XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Ikuskapenak egiteko lanetan, eskumena duen administrazioko arauak bete beharko dira, aurreko arauetan zehaztutakoaren arabera.

Ikuskapen-lan horien ondorioz, zorren bat jaso edo kopururen bat itzuli behar dela agertzen bada, eta zor edo kopuru hori bi administrazioei badagokie, ikuskapen-lan horiek egin dituen administrazioak kobratu edo itzuliko du. Dagozkion konpentsazioak gero emango dizkiote batak besteari, beharrezkoa bada.

4. Aurreko arau horietan xedatutakoak ezin ditu foru-aldundiek beren lurraldeetan konprobazioak eta ikerketak egiteko dituzten eskumenak murriztu. Baina foru-aldundien aktuazio horiek ez dute, administrazio-organo eskudunen aktuazioen ondorioz egindako behin betiko kitapenak direla eta, inolako ondorio ekonomikorik izango zergadunen artean.

5. Administrazio eskudunak konprobazioetan zehaztutako proportzioak kitatutako obligazioei dagokienean ere bete beharko ditu subjektu pasiboak. Horrek ez du esan nahi bi administrazioen artean behin betiko onartzen direnak bete behar ez direnik.

23. atala. Zergak kontura ordaintzea, tributuak bi administrazioetan ordaintzen dituztenen kasuan.